Maiatzaren 21ean, 22an eta 23an Euskadiko Datatoiaren beste edizio bat egin zen, eta, horri esker, Euskadiko enpresa nabarmenek adimen artifizialeko soluzioetan adituak diren hornitzaile teknologikoekin batera, arazo errealetarako soluzioak garatu zituzten, datuen zientziaren onena eta domeinuaren ezagutza aditua uztartu zituzten ereduak eta algoritmoak garatuz.
#LABURPENA
Ezagutu nola izan zen!
Hiru egunez jarraian, Bilboko BAT Dorreak 10 enpresa hartu zituen, denbora laburrean soluzioak garatzeko.
#IRUDIAK
#DatatonEuskadi24 programaren unerik nabarmenen eta zirraragarrienen bilduma esklusiboa. Galdu zutenentzat eta berpiztu nahi dutenentzat.
#TALDEAK
10 enpresa – 5 erronka – 5 talde
Parte hartu zuten taldeek hurrengo erronkei erantzun zieten.
Ekitaldiaren egun handian amaiera gala bat eta sari banaketa bat egin ziren, non Euskadiko AAko eragile nagusiak bildu ziren parte hartu zuten 5 taldeek lortutako emaitzak baloratzeko.
Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Tranformazio Digitaleko sailburuorde Estibaliz Hernaezek eta BAICeko zuzendari nagusi Laura Marronek ongietorria eman zieten bertaratutako guztiei hilaren 23ko amaiera ekitaldian.
Konpondutako 5 erronken aurkezpenak
Bost taldeek hiru egunetan egindako lanaren aurkezpena egin ondoren, bozketen txanda iritsi zen. Epaimahaia erreferentziazko agenteek osatu zuten, hala nola Unai Atristainek (Cardivako salmenta zuzendaria), Rafa Lizarraldek (Idekoko Ikerketa zuzendaria), Jon Telletxeak (EITB Mediako zuzendariordea), Carlos Garciak (Lantekeko CTO), Cristina Lopezek (IndesIAko Negozio Garapenaren eta Bezeroekiko Harremanaren arduraduna), Josu Bilbaok (Ikerlaneko IAko teknologia zuzendaria) eta Iñaki Suarezek (BAICeko Teknologia arduraduna).
Ondoren, Estibaliz Hernaez sailburuak sari banaketa egin zuen Laura Marrónekin batera.
Amaitzeko, networking koktel bat eskaini zen.
#AGENDA
05/21
09:00-09:30 BAT ongietorria eta gosaria
09:30-09:45 Lanaren aurkezpena
09:45 - 14:00 Lan-denbora
14:00-15:00 Bazkaria BAT Dorrean
15:00-16:30 Lan-denbora
16:30-17:00 Lantaldeekin irekitako espazioa
05/22
09:15-10:15 Keynote "Pitch perfektua"
10:15-14:00 Lan-denbora
14:00-15:00 Bazkaria BAT Dorrean
15:00-16:30 Lan-denbora
16:30-17:00 Lantaldeekin irekitako espazioa
05/23
09:15-13:00 Lan-denbora
13:00-14:00 Bazkaria BAT Dorrean
14:00-16:00 Saiakuntza
16:00-18:00 AZKEN GALA
18:00-18:45 Networkinga
Ezagutu nola izan zen!
#ANTOLATZAILEAK
BAIC, Adimen Artifizialaren Euskal Zentroa, gure historiako erronka teknologiko eta sozial handienetako batzuk jorratzen ari da.